Teoria

Hitano erabiltzeko arauak

Hi zu ordez era neutroan.

 

     Hitano erabiltzeko hi pertsona erabili behar dugu. Bigarren pertsonako aditzak oso errazak dira, lehenengo pertsonako antza handia dutelako. Honako arauak aplika daitezke:
  • Hasierako "n" "h" izango da. Ez da ezberdintzen neska edo mutil batekin ari bagara.
    • ni naiz, hi haiz.
    • ni nago, hi hago.
    • ni noa, hi hoa.
  • Aditz erdian "da" "na"(neska) edo "a" (mutila) izango da.
    • niri ahaztu zitzaidan, hiri ahaztu zitzainan, hiri ahaztu zitzaian.
    • niri oparia eman zidan, hiri oparia eman zinan, hiri oparia eman zian.
  • Aditz bukaeran "t" "n"(neska) edo "k" (mutila) izango da.
    • nik esan diot. hik esan dion, hik esan diok.
    • niri ahaztu zait, hiri ahaztu zain, hiri ahaztu zaik.
Aditzak birpasatzeko app batzuk badaude, niri Eneko Sampedroren Aditz Laguntzailea gustatu zait.
Beste alde batetik Garikoitz Knörren Aditzak.com proiektuak badauka web gunea eta app-a.

Alokutiboa.

 

     Hitano erabiltzen badugu alokutiboa erabili behar da. Honekin aditza aldatzen da, neska batekin edo mutil batekin ari bagara. Gehitzen denak aurreko arau berak jarraitzen ditu, hau da, aditz erdian badago "na" (neska) edo "a" (mutila) gehitzen da. Bukaeran berriz "n" (neska) eta "k"(mutila). Baina beste aldaketa batzuk ere ematen dira aditzean, adibidez:
    • Nik ekarri dut. Nik ekarri dinat, edo nik ekarri diat.
    • Berak niri esan zidan. Berak niri esan zidanan edo berak niri esan zidaan.
Aditz arruntenak lantzeko sortutako app erabili dezakegu.
Ondorengo esteketan aditz taulak aurki daitezke:
 Euskaltzaindiak argitaratutako pdf honetan aditz guztiak ikusgai daude. 
 

Noiz erabiltzen den alokutiboa.

 

     Ondoren alokutiboa erabiltzen ez den egoeratan azaltzen da. Ezin da nahastu alokutiboa hi pertsonarekin. Interlokutoreak esaldian papera jokatzen duenean ez da alokutiboa eta beraz hi pertsona erabili behar da.
  • Galderetan.
    • Noiz etorriko da mutila?  Noiz etorriko dun/k mutila?
      • Kontuz, ez nahastu noiz etorriko haiz? esaldiarekin.  Hau zuzena da, ez delako alokutiboa.
  • Menpeko perpausetan.
    • Mutila etortzen denean... Mutila etortzen duna/anean..
      • Hemen ere ez nahastu hi etorri hintzenean esaldiarekin, zuzena baita, aditza neutroa delako, ez alokutiboa.
    • Hori gustatzen zaidalako.. Hori gustatzen zaidana/alako..
      • Hiri futbola gustatzen zaina/alako.. zuzena da.
    • Aitorri pastela gustatzen zitzaiola.. Pastela gustatzen zitzaiozitziona/ala..
      • Hiri pastela gustatzen zitzaina/ala.. ondo dago.
  • Baldintzetan.
    • Neska hori etortzen bada.. Neska hori etortzen badun/k.
      •  Berandu etortzen bahaiz, berriz zuzena da.
  • Subjuntiboan edo agiteran.
    • Has gaitezen lan egiten.. Has gaitezenan/an lan egiten.
      • hi gustorako egon hadin.. ondo dago.
    • Goazen kalera.. Goazananen/anen kalera
      • Sar hadi klasera, ere ondo dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina