2016(e)ko apirilakren 6(a), asteazkena

HITANO 4.0, Behin betikoa.

Apirilaren hasieran HITANO 4.0 atera zen eta dagoeneko eskuragarri dago eguneratzeko. Behin betikoa deitu diot, momentuz eta kontrako eskaerarik egon ezean, eduki gehiago ez dudalako gehituko. Bertsio berri honetan erabileraren inguruko ariketatxo batzuk gehitu ditut. Alde batetik hi pertsonako aditzak praktikatzeko esaldi batzuk daude. Beste alde batetik erabiltzen ez den egoerak praktikatzeko ariketak ere iusgai daude. Bigarren ariketa hauetan hi pertsona ere gehitu dut, horrela ezberdindu behar da alokutiboa ez denean, hi pertsonako aditzak, beti erabili behar direla, alokutiboa berriz, batzuetan ez da erabiltzen. Euskaltzaindiak, egia esanda, erabileraren inguruan ez du bere iritzia eman. Hala ere badaude ikasketa batzuk eta hemen jarraitzen diren arauak nahiko zabalduta daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina