2016(e)ko otsailakren 19(a), ostirala

Hitano 2.0

Hitano app-aren bertsio berria eskuragarri dago play store-n. Bertsio berri honetan aditz trinkoak ere landu daitezke. Egon, Joan, Etorri, Ibili, Eraman, Ekarri, Jakin, eta Eduki askotan erabiltzen dira era trinkoan eta hitanoz ari garen, aldaketa batzuk egin behar dira. Egia esanda, ez da oso zaila, baina app-a osoagoa dela iruditzen zitzaidan, hala aholkatu zidaten ere..
Niri zuzenean eguneratu zait, wifia hartu dudanean..

2016(e)ko otsailakren 2(a), asteartea

Mugikorretako aplikazioa.

Hitano praktikatzeko aplikazio (app) bat garatu dut. Bertan oinarrizko azalpenak ikusgai daude baita praktikatzeko ariketa batzuk ere. play store-n eskuragarri dago. Jaisteko bilatzailearekin "hitano" jarrita ikusgai dago. Momentuz behera jo behar da aurkitu ahal izateko, "tarot gitano" eta horrelako aplikazioen ostean, ea jende asko erabiltzen duen eta gora doan.
Nahi izanez gero froga ezazu. Hika praktikatzeko baligarria izango delakoan nago.
App-ari buruzko berriak emateko orri berezi bat egin dut .