App

Hitanoa praktikatzeko aplikazioa

Mugikorretan Hitano praktikatzeko aplikazio bat egin dut. 

Erabili ahal izateko sistema eragilea android izan behar da. 

Play store-n eskuragarri dago, mugikorrera jaisteko ondorengo linka erabili.


3.0 bertsioa (beta).
Oraindik ere akatsekin, seguro...




Aplikazioak bi atal dauka: azalpenak eta ariketak.


Alde batetik azalpenak agertzen dira. Bertan app-ari buruzko azalpen xume bat dago eta aditz taulak ikusteko sarrera. Taulak ikusi nahi izanez gero aurrera jo eta aukeratu behar da aditz multzoa, "indikatibo ez baldintza", "aditz trinkoak" edo "Alegiazkoa eta ahalera". Multzoa aukeratuta dagozkion botoiak agertuko dira. Landu nahi den aditzaren botoia sakatu behar da taula ikusteko.

Ariketak aukeran klik eginez menu batera doa. Honetan landu nahi den ariketa mota aukeratu behar da, lehenengo aukerak berak daude: "indikatibo ez baldintza", "aditz trinkoak" eta "Alegiazkoa eta ahalera". Gero aukeratu landu nahi diren aditz formak eta arkatzatxoari emanez, lanera pasatuko gara.
Esaldi batzuk proposatzen dira eta aditza idazteko aukera ematen du. "ondo dago?" botoian ea "asmatu" dugun esango du. Neska edo mutil batekin aritzen den adierazteko iruditxo bat erabiltzen du. Jakin ezean edo azkar pentsatu eta emaitza ikusteko "zuzendu" botoia erabili behar da.
Onartu behar da ez dagoela esaldi gehiegi eta praktikatzen hasita, errepikatzen direla ikusiko da. Esaldia bera ez da inportanteena, hala uste dut nik. Pertsonak berriz aleatorioki agertzen dira, batzuetan errepikatuko dira, baina denbora batean egonik, guztiak agertu beharko lirateke.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina