2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

Hitano ere Euskara da.

Hitano Euskararen zati bat bada. Batuera sortu zutenean arrazoi ezberdinengatik alde batean utzita egon zen, hala uste dut nik behintzat, eta denbora pasa ahala zerbait egin bada ere oso astiro dabiltza gai honekin. Egia da zuka erabiliz euskarak bere pausoak eman dituela eta hori oso ondo dago, baina niri betidanik oso berezia iruditu zait erregistro formalean ibili behar izatea hitano ez nekielako. Urteak badira euskara ikasi nuenetik eta orain ikastaro baten aitzakiaz honen inguruan zerbait egitea erabaki dut. Hitanori nire ekarpena hauxe izango da, blog honetan materiala utzi eta noizean behin, gogoen arabera, sarreratxo bat gehitu. Lehenengo honetan onartu behar dut nahiz eta hitanoz hitz egiteko aukera izan, oraindik ez dudala erabiltzen, aurrerago espero dut hau aldatzea.

Besterik gabe honekin bukatzen da nire lehenengo sarrera.

PD. Hau nire lehenengo bloga dela ere onartu behar dut  eta beraz ez dakit oso ondo nola ibiliko naizen. Hona heldu bazara barkamenak akatsengatik eta ea zerbait interesgarria arkitzen duzun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina